XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

INDUSTRIA Problematikoa gertatzen da batzutan industrigintza eta ingurugunearen arteko erlazioa.

Euskal Herriko zona batzutan dugu horren adibide bikain bat.

Kutsadura-problema, lurraren saturapena...

-2.3 eta 5.4ean ikusi zenituen horietako problema batzu.

Emaiezu begirada bat eta gogora ekar han eskainitako informapena.

-Irakur itzazu honako textuok eta asma iezaiezu izenburu egoki bana: Euskal Herriak buruhauste asko ditu industri langintzarako, eta handienetako bat, lehenago aipatu dugun toki-behar handia, berehala zabaldu nahi badira.

Egia esan, Bizkaiak lantegirik eraikitzeko tokia ba du oraindik, baina Ibaizabal arroatik irten beharra du eta baserri edo nekazaritza-lurretara sartu, industri zonak altxatzeko behar den toki egokia aurkitzeko.

Bizkaikoa ez bezalakoa da Gipuzkoako egoera: Euskal Herriko herrialderik txikiena da lurrez, eta industriak eraikitzeko hestuasunik larrienez betea.

Arabako, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko egoera oso ezberdina da: tokiaren urritasunik ez da hauetan, Bizkaian eta, batez ere, Gipuzkoan bezala.

Bestetik, herriak oraintsu industriaztatuak izan direnez, egoitz eta industri guneak nahiko ongi bereizi eta mugatuak dituzte.

Bizkaiko golkora doazen ibarrak aserik daudenez gero, Araba, Nafarroa eta Aturri Behereak industri guneak oparo eskaintzen dituzte (I. Agirre Eusko Lurra, orr.140-142, liburutik hartua eta moldatua).

Euskal Herrian, industri hondakin-isuriek Oria, Urumea, Oiartzun, Urola, Deba, Nerbioi eta beste ibai batzuren ia arrantza-fauna guztia akabatu dute; aipatutako ibaiok hiltzat jo daitezke zenbait tramutan.

Urumeak Donostiako hondartza kutsatzen du, eta Oriak, munduko ibairik zikinena omen denak, Oriako eta baita Zarauzkoa ere.

1974ean Laudio inguruan eta Nerbioi ibaian gertatu zen arrain-hiltzeak harrituta utzi omen zuen (hala zioen egunkariak) bertako jendea; izan ere, zera uste omen zuten: ibaian ez zela arrainik geratzen alegia.

Bere ertzetan kokatutako lantegi batek isuri zituen zianuro eta azido nitrikoagatik galdu zuen Bidasoak 1972an izokin-multzorik handiena.

(Informe Foessa /1975).

Doxiadis informeak (Gipuzkoari buruzkoa) honela adierazten zituen, 1965ean, industriak, ezarrita dagoen bezala, dakartzan eragozpenak: Usain txarrak, ibaien zikinkeriak sortuak; izan ere, horietara baitoaz zuzenean industria eta herrietako hondakin-urak.

Eragozpen hau Oria eta Urumea ibaien arroetan nabarmentzen da gehien bat; papergintza nagusiki aurkitzen den areetan alegia.

b) Industriek, hiri-barnean eta etxabizitzaz; inguraturik daudenean, bertan jarritako makinez sortutako zaratak.

c) Ke, gas eta hautsen gehiegikeriaz sortzen den kutsadura; batez ere nagusi diren haizeak kontutan hartuak izan ez diren lekuetan.

(L.C. Núñez-en La sociedad vasca actual-etik moldatua).